Hirugarren, emakumezko seniorrak Euskadiko Batel Txapelketan

Euskadiko Batel Txapelketan, Legution, Zumaiak brontzezko domina bat lortu du. Emakumezkoen senior ontzia izan zen hirugarren, San Juanen eta Getxoren atzetik. Beste bi ontzi ere aritu ziren finaletan, Federazio Sarian biak (larunbateko sailkatze estropadan, bosgarren eta zortzigarren postuen artean geratu ziren ontzien jokatzen dute): emakumezkoetan, infantilak bigarren izan ziren, eta gizonezkoak hirugarren.

Bosgarren egin zuten bi trainerillek Gipuzkoako Ligako bigarren estropadan

Gipuzkoako Trainerilla Liga asteburuan hasi da, bi estropadarekin, eta zumaiarrak atzokoan izan ziren, Zarautzen. Bi ontzi ariko dira senior gizonezkoetan, eta biak aritu ziren. Zumaia B Federazio Sarian ariko da, Ligatik kanpoko lehiaketan, eta bosgarren egin zuen. Zumaia A Ligan ariko da, eta bosgarren izan zen hau ere. Sailkapenak