Zumaia Salegi Jatetxearen aurreneko bandera, Lekeition

Zumaia Salegi Jatetxeak traineru denboraldiko aurreneko estropada irabazi zuen igandean, Lekeition. Nagusi izan zen Orio, Bizkaia eta Hibaikaren aurretik (azken hau kanporatu egin zuten epaileek). Itsaso txarra zegoen, eguraldi haizetsua, baina zumaiarrak ondo moldatu ziren. Erlojuaren aurka binaka aritu ziren lanean.