Zumaia hamaikagarren San Miguel ligaren hasieran, Bartzelonan

Zumaiak ekin dio San Miguel ligari. Atzo izan zen, Bartzelonan (Herrialde Katalanak), eta hamaikagarren izan zen. Hirugarren eta azken txandan aritu zen, Urdaibai (estropadako garailea), Tiran eta San Juanekin. Beste hirurekin hanka egin zioten, eta bakarrik egin behar izan zuen estropada. Azkenean, lehen txandako Castroren denbora hobetu ahal izan zuen, eta kantabriarrak izan ziren azkena […]

Zumaia Salegi Jatetxea nagusi Ondarroan

Zumaia Salegi Jatetxeak beste garaipen bat pilatu zuen atzo goizean. Ondarroan jokatu zen estropada, bertako Arraun Astearen baitan, II. Antiguako Ama estropada, eta nagusi izan ziren zumaiarrak. Hasi eta buka. Hibaika, Orio, Bizkaia eta Zarautz izan zituzten aurkari, eta ziaboga bakarrera jokatu zuten, ohiko moduan. Lehen luzean geratu ziren gauzak garbi. Ziabogan, zortzi segundu aurretik […]