Zumaia hamaikagarren San Miguel ligaren hasieran, Bartzelonan

Zumaiak ekin dio San Miguel ligari. Atzo izan zen, Bartzelonan (Herrialde Katalanak), eta hamaikagarren izan zen.

Hirugarren eta azken txandan aritu zen, Urdaibai (estropadako garailea), Tiran eta San Juanekin. Beste hirurekin hanka egin zioten, eta bakarrik egin behar izan zuen estropada. Azkenean, lehen txandako Castroren denbora hobetu ahal izan zuen, eta kantabriarrak izan ziren azkena estropadan.

Orain, geratu egingo da San Miguel liga asteburu batean, eta ekaineko azkenekoan ekingo dio berriz. Laredon (Espainia) jokatuko da larunbatekoa, eta Portugaleten igandekoa. Laredon, atzoko eta ligako sailkapenaren arabera osatuko dira txandak. Zumaia aurrenekoan ariko da, Castro, Pedreña eta Astillero alboan dituela. Igandean, Portugaleten, Laredoko emaitzen arabera osatuko dituzte txandak.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude