Aurrera mutilak!

Zumaiak ez ditu emaitza onak atera San Miguel ligako bi estropadetan, Galizian. Bietan azkena izan zen, eta ligako sailkapenean ondorio hauek utzi dituzte bi emaitzok: azken saillkatua Castreña lau puntura gerturatu zaio, eta azken hirugarrenak, Pedreñak, hiru puntuko aldearekin ihes egin dio.

Bai Sanxenxon eta bai Moañan aukera gutxirekin ibili ziren zumaiarrak. Txandakide izandako ontzi guztiek ihes egin zioten, eta atzean bakarrik arraun egitea egokitu zitzaion. Lan txarrak dira horiek. Baina egun guztiak ez dira berdinak izaten, eta etorriko dira estropada hobeak. Duela astebete, esaterako, erakutsi zuten Portugaleten gai direla emaitza onak lortzeko, eta konfiantza osoa eman behar zaio taldeari, arraunlariei eta entrenatzaileei.

Erori eta gero jaiki egin behar da, eta jaikiko dira Zumaiako arraunlariak. Liga hasi besterik ez da egin, eta asko geratzen da oraindik. Hurrengo asteburuan, seigarren eta zazpigarren jardunaldiak izango dira: larunbatean Pedreñan eta igandean Donostian.

Ligako sailkapena

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude