Pedreñan bihar, eta Donostian etzi, Zumaiaren hurrengo estropadak San Miguel ligan

Zumaiak San Miguel ligako seigarren eta zazpigarren estropada izango ditu bihar eta etzi. Biharkoa Pedreñan izango da (19:00), eta etzikoa Donostian (12:30).

Bihar, ligaren sailkapenak zehaztuko ditu txandak, eta aurrenekoan joango da Zumaia. Txandakideak hauek: Castreña, Pedreña eta Astillero. Igandeko txandak biharko emaitzaren arabera osatuko dituzte.

Ligan, azken-aurrekoa da Zumaia. Castreña azkenari lau puntu ateratzen dizkio, eta Pedreñak hiru kentzen dizkio.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude