Bitik bi

Zumaia Salegi Jatetxeak indarrean segitzen du, eta Euskotren ligako lehen bi estropadak irabazi ditu: atzo Pedreñan, eta gaur Donostian. Eta ligako lider jarri da. Ligan aritzeko sailkatze estropadak izan dira atzokoa eta gaurkoa, eta bi egunetako jarduna kontuan hartuta, San Juan, Hibaika eta Orio izango dira Zumaiarekin batera ariko direnak. Zumaia Salegi Jatetxea sailkatuta zegoen, […]

Zortea ere etsai

Zumaiak azkena egin du gaur Donostian, San Miguel ligako zazpigarren estropadan. Zorte txarrak eraman du azkeneko lekura, hiru arraun hautsi zaizkielako arraunlariei estropadan zehar. Eta ordezko arraun bakarra eramaten denez ontzi barruan, bi arraunlari gutxiagorekin egin behar izan dute arraun azken luzean. Aurretik, bigarren luzearen erditik aurrera arraunlari bat gutxiagok egin du arraun, orduan hautsi […]