Zumaia Salegi jatetxea eta Zumaia, Gipuzkoako txapelketan ariko dira bihar

Gipuzkoako traineru txapelketa izango da bihar Donostian, eta hantxe izango dira emakumezkoen eta gizonezkoen Zumaiako ontziak: Zumaia Salegi jatetxea eta Zumaia.

18:30ean hasiko da estropada, emakumezkoen lehen txandarekin. Bi txanda izango dira: batean, Zarautz eta Orio ariko dira (Hondarribiak erabaki du ez ateratzea), eta bestean Hibaika, San Juan eta Zumaia Salegi jatetxea. Gipuzkoako ligako sailkapenaren arabera osatu ditu txandak Gipuzkoako federazioak.

Gero, gizonezkoen txandak jokatuko dituzte. Zumaiaren txandakideak hauek izango dira: Trintxerpe, Donostiarra eta Getaria, hirurak KAE 1 ligakoak. Beste txanda batean joango dira Zarautz eta Hibaika, eta bestean, San Juan, San Pedro, Orio eta Hondarribia.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude