Zumaia zazpigarren izan zen atzo Gipuzkoako txapelketan, Donostian. Bigarren txandan atera zen Telmo Deun, alboan KAE 1 ligako Trintxerpe, Getaria eta Donostiarra zituela. Hirugarren egin zuen txandan. Ondo hasi zuen lana Zumaiak, eta lehen ziabogan aurretik zen. Baina bigarren luzean ez zuen asmatu, eta azkena heldu zen bigarren ziabogara. Hirugarren luzean, Donostiarra gainditu zuen, eta […]
Daily Archives: 2013(e)ko uztailak 18
Txapeldunak!
Zumaia Salegi Jatetxeak Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen atzo arratsaldean Donostian. Bere historian bigarrena du, eta hirugarrena, Zumaia-Getaria ontzi bateratuak atera zuena kontuan hartzen bada. Hasi eta buka menderatu zuen txanda Zumaiak. San Juan eta Hibaika izan zituen alboan, eta lehen palakadatik muturra erakusten joan zen zumaiarren ontzia. Ziabogan, zazpi segundo kentzen zizkion San Juani, eta […]