Zumaiako 28. Ikurriñaren aurkezpena asteazkenean izango da

San Miguel liga Zumaian izango da datorren igandean. Egutegiko 11. estropada da, eta 12:00etan hasiko da, Euskotren ligako estropadarekin.

Aurkezpena datorren asteazkenean egingo da, 12:00etatik aurrera Algorri Interpretazio zentroan. Ekitaldi horretan, datorren larunbatean jokatuko den beste estropada baten berri ere emango da; Zumaian lehen aldiz jokatuko da halako estropada bat, eta beteranoena izango da. Zehaztasun guztiak aurkezpenean emango ditu Zumaiako Arraun Elkarteak.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude