Bandera historikoa

Zumaia Salegi Jatetxeak herriko estropada irabazi du aurreneko aldiz, eta historian geratuko da gaur eguerdiko garaipena. Zaleen eta herritarren aurrean bandera irabaztea ederra izan da. Euskotren ligako bosgarren estropada izan da gaurkoa, eta zumaiarrek menderatu egin dituzte San Juan, Orio eta Hibaika. Lehen luzetik hartu dute burua. Ziabogan, bost segundo atera dizkio San Juani, bederatzi […]

Beteranoak: aurreneko estropadan, txanda irabazi eta laugarren

Zumaiako I. estropada jokatu zuten atzo beteranoek. Zortzi ontzi aritu ziren lehian, eta Tiran izan zen onena. Zumaiak aurreneko estropada zuen beteranoetan, sortu berria baita taldea. Oso lan ona egin zuten, laugarren izan baitziren. Lehen txanda aise menderatu zuten. Fortuna-Donosti, Deustu-Lutxana-Sestao eta Zarautz azpiratu zituen. Bigarren txandan, Tiranek irabazi zuen, Zierbena, Arkote eta Getxoren aurretik. Bigarren […]

Altxatu eta aurrera!

Zumaiak gazitik izan du asteburua San Miguel ligan. Atzo azken-aurreko izan zen Getxon, eta gaur azkena Zumaian bertan. Ondorioak izan ditu sailkapenean: Castreña azkena lau puntura gerturatu zaio, eta Pedreña azken hirugarrenak ihes egin dio zazpi puntuko aldearekin. Sei estropada geratzen dira azken bi postuak zehazteko: azkenak maila galduko du, eta azken-aurrekoak kanporaketa izango du. […]