Bandera historikoa

Zumaia Salegi Jatetxeak herriko estropada irabazi du aurreneko aldiz, eta historian geratuko da gaur eguerdiko garaipena. Zaleen eta herritarren aurrean bandera irabaztea ederra izan da.

Euskotren ligako bosgarren estropada izan da gaurkoa, eta zumaiarrek menderatu egin dituzte San Juan, Orio eta Hibaika. Lehen luzetik hartu dute burua. Ziabogan, bost segundo atera dizkio San Juani, bederatzi Oriori eta 11 Hibaikari. Bigarren luzean, handitu egin ditu aldeak Zumaia Salegi Jatetxeak. Azkenean, 10 kendu dizkio San Juani, 32 Oriori eta 39 Hibaikari.

Ligako sailkapenean, lau puntu aurretik da Zumaia Salegi Jatetxea. San Juan da bigarren. Hiru estropada falta dira liga hau amaitzeko: Pasai San Pedrokoa abuztuaren 11n, eta Zarauzko biak, abuztuaren 17an eta 18an.

Zumaiako estropadako denborak

Euskotren ligako sailkapena

Gaurko estropadako argazkiak (traineruen irteera itsasora, gizonezkoenak barne, eta Zumaia Salegi jatetxea banderarekin).

Atzo, Getxon, Zumaia Salegi jatetxea bigarren izan zen. Denboraldi honetan irabazi ez duten estropada bakarra izan da oraingoz. San Juanek menderatu zituen zumaiarrak, eta Hibaika ere gertu izan zuten.

Zumaiarren hurrengo estropadak datorren asteburuan izango dira: Gipuzkoako ligakoak biak. Larunbatean Plentzian (16:00) eta igandean Getarian (12:00).

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude