Beteranoak: aurreneko estropadan, txanda irabazi eta laugarren

Zumaiako I. estropada jokatu zuten atzo beteranoek. Zortzi ontzi aritu ziren lehian, eta Tiran izan zen onena.

Zumaiak aurreneko estropada zuen beteranoetan, sortu berria baita taldea. Oso lan ona egin zuten, laugarren izan baitziren. Lehen txanda aise menderatu zuten. Fortuna-Donosti, Deustu-Lutxana-Sestao eta Zarautz azpiratu zituen.

Bigarren txandan, Tiranek irabazi zuen, Zierbena, Arkote eta Getxoren aurretik.

Bigarren txandan, Tiranek ez zuen epaileak emandako agindua bete, ez baitzen bere kaletik sartu helmugan, bi luzeak osatu eta gero. Baina Zierbenakoek, bigarren sailkatuek, epaileari esan zioten emateko bandera galiziarrei, bien arteko aldea izanik ez zelako erabakigarria izan bere kaletik sartu ez izana Tiran.

Hauxe sailkapena:

1. Tiran   10.54,13
2. Zierbena   11.12,82
3. Arkote       11.23,63
4. Zumaia   11.26,14
5. Getxo         11.26,76
6. Fortuna    11.52,06
7. Deustu      12.00,20
8. Zarautz    12.36,18

Beteranoen estropadako argazkiak

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude