Euskadiko txapeldun, aurreneko aldiz

Zumaia Salegi jatetxeak historia egiten segitzen du, eta gaur, Euskadiko txapelketa irabazi du aurreneko aldiz. Lekeition izan da, eta aise menderatu ditu beste hiru traineruak: San Juan, Hibaika eta Orio. Lehen pala kolpetik hartu dute burua zumaiarrek, eta aldeak handituz joan da. Aurreneko luzea aurrera zihoan bezala, argi geratzen hasi da zeinek eramango zuen bandera. […]