Zumaia, azken-aurreko postua lotzera

Zumaiak San Miguel ligako 12. eta 13. estropada puntuagarriak izango ditu asteburuan, joan zen asteburuan ligak atseden hartu eta gero. Helburu nagusia zumaiarrena hauxe da: azken-aurreko postua lotzea. Izan ere, Castreña lau puntura gerturatu zitzaien azkeneko bi estropadetan, eta atzean utzi behar dituze espainiarrak. Azkena dagoenak abuztuko azken asteburuan, maila galduko du, eta azken-aurrekoak kanporaketak izango ditu zain.

Hondarribian izango da bihar estropada (18:00), ohiko eremuan. Zumaiaren txandakideak ligako azken postuetan dauden beste hirurak izango dira: Castreña bera, Pedreña eta Astillero.

Igandean, Pasai San Pedron jokatuko dute estropada (12:20), ezohiko eremuan. Izan ere, sei luze eta bost ziaboga eman beharko dituzte.

Asteburukoak bukatuta, lau estropada geratuko dira azkeneko lau postuak zehazteko.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude