Azkeneko postua puntu bat atzerago utzi du Zumaiak asteburuan

Bi egunetako estropaden emaitzak sailkapen nagusira eramanda, horra ondorioa: Zumaiak urrunxeago dauka Castreña, azken sailkatua San Miguel ligan. Laura zuen asteburuko lanak egin aurretik, eta bostera du orain. Atzo bi puntu gehiago sartu zizkion Zumaiak Hondarribian, emaitza ederra lortuz. Lehen txandan aritu zen, eta Astillerok bakarrik menderatu zuen; Pedreña eta Castreña oso atzean uzteko gai […]

Zumaia Salegi jatetxea, Gipuzkoako ligako txapeldun bigarren urtez jarraian

Emakumezkoen traineruaren kasuan, horixe da asteburuko albiste potoloa. Bigarren urtez segidan, ekarri egin dute Gipuzkoako liga, lehiaketa handia eginez. Atzo, larunbata, gauzatu zen garaipena, Hondarribian, azken-aurreko estropadan. Bigarren egin arren Hibaikaren atzetik, jardunaldi baten faltan inork ezin ditu harrapatu zumaiarrak. Liga datorren ostegunean amaituko da Zarautzen (11:30). Zumaiarren ibilia bikaina izaten ari da Gipuzkoako ligan, […]