Aro berria hasiko du astelehenean Telmo Deunek

Gizonezkoen taldea bihar hasiko da lanean, eta aro berriari ekingo dio gainera, berrikuntzak asko direlako. Batetik, beste liga batean hasteko erronka. KAE 1 ligan ariko da Telmo Deun, eta oso erakargarria dator. Izan
ere, ia aurkari guztiak inguruko herrietako ontziak izango dira, eta estropa gehienak itsasoan eta eremu onetan izango dira, San Miguel ligan ez bezala.
Beste berrukuntza entrenatzailearena da. Patxi Frances izango da arduradun berria. Zumaiako arraunlari izana 1988an, ilusioz gainezka ekingo dio aro berriari, Rafa Gonzalez Txabarri prestatzaile fisiko entzutetsua alboan duela. Elkarrekin lan egindakoak dira Orioko harrobian.Francesek esperientzia zabala dauka, eta bere azkeneko arrakasta aurten bertan lortu du, Zierbena igo baitu San Miguel ligara. Oso garbi dauka zertara datorren Zumaiara: “Azken urteetan ez jaisteko borrokan ibili eta gero eta egundoko lan ona egin ondoren, denboraldi berrian beste erronka batzuk dauzkagu. Ilusioaren urtea da, eta irabazteko lehian ibili nahi dugu. Gozatu nahi dugu, eta ahal bada, irabaziz gozatu”.

Horretarako, bere aginduetara izango du arraunlari multzoa. Iazko taldetik dozena erdi bat faltako dira, eta horien lekua betetzeko lehen ibilitakoren bat edo beste itzuli da, eta arraunlari berri-berriak ere badira, lehen egin gabeak. Eta nola ez, Zumaiaren oinarria harrobia izanik, jubeniletatik pare bat arraunlari ere igo dira.

Arraunlari izan nahi duenari, dei berezia

Arraun Elkartea ere ilusioz gainezka dago aro berri honekin, eta proiektu berriaren parte izan nahi duen orori deia egin die. Batetik, arraunlari izan nahi duten denei, eta bestetik, klubeko zereginetan lagundu nahi dutenei.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude