Zumaiako Emakume Arraunlariek igande honetan jasoko dute Sabino Arana saria

“Zumaiako Emakume Arraunlariak gizaldeari oztopoak gainditzearen eredu izateagatik, frogatu dutelarik, lana eginez gero, gorenera iritsi ahal dela. Halako 1990 hartatik, arraunean entrenatzen lehenengo aldiz hasi ziren garai hartatik, nabariak dira ezbairik gabe, arraunlari zumaiarrek bereganatu dituzten segurtasuna eta sendotasuna. Giza talde hark eta haien ereduari ekin eta ekin jarraitu zaizkion guztiek, emakume eta gizon, gailurra jo dute 2013an, ondorioa izan dela: Euskotren Liga bigarrenez lortzea eta Kontxako Bandera ere eskuratzea emakumeen kategorian. Lehenengo euskal elkartea bere kategorian bandera hori erdietsi duena”.

Horregatik emango dio Sabino Arana Fundazioak izen bereko saria etzi, igandean, Zumaiako Emakume Arraunlariak taldeari. Bilbon izango da ekitaldia, 12:00etan, Arriaga antzokian. Kirolaren arloan emango zaie saria arraunlariei. 1989tik banatzen dira sari hauek, eta kirolean honako hauek izan dira sarituak, besteak beste: Miguel Indurain, Reala eta Athletic.

Erkibe Kultur Elkarteak proposatu zuen saria Zumaiako Emakume Arraunlariei ematea

Sari hau jasotzeko ezinbestekoa izan da Erkibe Kultur Elkartearen babesa eta ekimena. Izan ere, beraiek izan ziren proposamena egin ziotenak Sabino Arana Fundazioari, saridunen artean egon behar zutela uste zutelako. Horregatik, Zumaiako Arraun Elkarteak eskerrik beroena eman nahi dio Erkibe Kultur Elkarteari.

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude