Zumaia bost trainerurekin izango da bihar Orioko jaitsieran

Orioko traineru jaitsiera ezaguna bihar izango da, eta hainbat mailatan, 79 ontzi lehiatuko dira. Horien artean izango dira Zumaiako bost. Bai, bost, inoiz baino gehiago: seniorretan, emakumezkoak eta gizonezkoak (2); beteranoak ere han izango dira, eta jubenilak ere bai.

16:00etan hasiko da jaitsiera, eta mailaz maila lehiatuko dira. Denboraldi-aurreko estropada izaten da, baina egokia uda begirako erreferentziak hartzeko.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude