Ez ziren urruti izan bizpahiru garaipen

Gipuzkoako Batel ligako hirugarren estropada izan zen igandekoa, Zumaian jokatua. Giro ederra lagun, jende asko bildu zen estropada ikustera, eta etxeko jarraitzaileek gertu izan zuten garaipenaren gozoa. Izan ere, infantil eta kadete nesketan, herriko bi batelak bigarren izan ziren. Gizonezkoetan, jubenilek ere lan ederra egin zuten, laugarren izan baitziren, lau segundora aurrenekotik. Hauek dira emaitza […]

Orioko traineru jaitsieran, lan onak

Jubenilak, bigarren. Beteranoak, hirugarren. Senior emakumezkoak, laugarren. Senior gizonezkoak, 12garren Zumaia A. 36garren Zumaia B.   Horiek izan ziren Zumaiak larunbatean Orion egindako postuak. Bost traineru joan ziren, datu historikoa, eta lan ona egin zuten guztiek. Gustura geratu ziren behintzat egindako lanarekin.     Argazkiak, hemen: https://plus.google.com/photos/103466294641691248417/albums/5980701410073316865/5980701484376675602?banner=pwa&sort=1&pid=5980701484376675602&oid=103466294641691248417