Ez ziren urruti izan bizpahiru garaipen

Gipuzkoako Batel ligako hirugarren estropada izan zen igandekoa, Zumaian jokatua. Giro ederra lagun, jende asko bildu zen estropada ikustera, eta etxeko jarraitzaileek gertu izan zuten garaipenaren gozoa. Izan ere, infantil eta kadete nesketan, herriko bi batelak bigarren izan ziren.

Gizonezkoetan, jubenilek ere lan ederra egin zuten, laugarren izan baitziren, lau segundora aurrenekotik.

Hauek dira emaitza guztiak: http://www.fgremo.com/data/docs/resultados/140216_zumaia.pdf

Sailkapen nagusiak, hemen: http://www.fgremo.com/data/docs/clasificaciones/puntos_bateles11.pdf

Hurrengo estropada Ligakoa datorren larunbatean izango da, 16:00etan, Pasai Donibanen.

Argazkiak, Klausser argazkilariarenak: https://plus.google.com/photos/103466294641691248417/albums/5981099825411439233?banner=pwa

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude