Gipuzkoako Batel Txapelketako emaitzak

Zumaiako arraunlari gazteenek Gipuzkoako Batel Txapelketa izan dute asteburuan Pasai San Pedron, eta emaitza onena infantil mailako neskek lortu dute: bigarren izan dira. Talde hori bakarrik sailkatu zen igandeko finala jokatzeko, gainerako batelek ez baitzuten sari hori eskuratu larunbateko estropadan. Beste horiek guztiek Federazio Saria jokatu zuten igandean, eta emaitza onena jubenil mailako gizonezkoek eta promesa neskek lortu zuten: irabazi egin zuten Federazio Saria. Infantil gizonezkoek laugarren izan ziren Federazio Sarian, eta kadeteak hirugarren.

 

Emaitza guztiak, hemen.

Argazkiak larunbatekoak (Klausser)

 

Udaberri Sariarekin luzatu egingo dute denboraldia bateletan

Aurreko urteetan ez bezala, eta hainbat klubek egindako lanari esker (tartean eta bereziki Zumaiako Arraun Elkarteak), batelen denboraldia ez da hemen amaituko. Udaberri Saria jokatuko dute maiatzaren 24tik ekainaren 28ra. Ikusita batelen estropadak urteko sasoirik txarrenean izaten direla, neguan, eta eguraldi petrala tarteko estropad batzuk urtero bertan behera geratzen direla, klubek eskaera luzatu zioten Gipuzkoako Federazioari, udaberrian ere lehiaketa izateko. Aintzat hartu Federazioak eskaera, eta arraunlari gazteenek aukera izango dute arraunean gozatzeko beste baldintza egokiago batzuetan.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude