Denetariko emaitzak Zumaiak Gipuzkoako Batel Ligaren hasieran

Hasi da, halako batean, Gipuzkoako Batel Liga. Berez bosgarren jardunaldiko estropada behar zuena izan da aurrenekoa, aurreko guztiak eguraldiak hankaz gora bota baitzituen. Kontuak kontu, igandean hasi zen Pasai Donibanen, erlojuaren aurka, eta Zumaiak azkenean zortzi batel atera zituen, azken orduan beste bi atera ezinda geratu zelako. Denetariko emaitzak lortu zituzten. Hauek izan ziren: Emakumezkoetan, […]

Zumaia, Orion garaile

Zumaia izan zen azkarrena Orioko Traineru Jaitsierako emakumezkoen estropadan, larunbatean. Bigarrenari, San Juani 11 segundo atera zizkion, 16 Oriori, eta 25 Hibaikari. ZUMAIAko beteranoak hirugarren izan ziren Orion. Zierbenak irabazi zuen, Arkote izan zen bigarren bost segundora, eta Zumaia hirugarren seira. Senior gizonezkoetan, ZUMAIA A 13. izan zen. KAE 1 ligako ontzien artean, Getaria bakarrik […]