Denetariko emaitzak Zumaiak Gipuzkoako Batel Ligaren hasieran

Hasi da, halako batean, Gipuzkoako Batel Liga. Berez bosgarren jardunaldiko estropada behar zuena izan da aurrenekoa, aurreko guztiak eguraldiak hankaz gora bota baitzituen.

Kontuak kontu, igandean hasi zen Pasai Donibanen, erlojuaren aurka, eta Zumaiak azkenean zortzi batel atera zituen, azken orduan beste bi atera ezinda geratu zelako.

Denetariko emaitzak lortu zituzten. Hauek izan ziren:

  • Emakumezkoetan, haurrak laugarren bukatu zuten. Orio Ak irabazi zuen.
  • Emakumezkoetan, promesen A batelak hirugarren egin zuen; B ontziak hamargarren. Hibaika A izan zen azkarrena.
  • Gizonezkoetan, infantiletako A batela zazpigarren izan zen, eta B (mistoa) hamabigarren. Orio A izan zen azkarrena.
  • Kadetetan, Zumaia A seigarren izan zen, eta ez zen atera Zumaia B. Orio Ak irabazi zuen.
  • Jubeniletan, Zumaia A hamahirugarren izan zen, eta Zumaia B hamabosgarren. Zumaia C ez zen atera. Oriok irabazi zuen.

Hurrengo estropada, datorren larunbatean izango da, igandeko leku berean, Pasai Donibanen, 16:30ean.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude