Gipuzkoako txapeldun emakumezko seniorrak

Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatu da asteburuan Pasai San Pedron, eta Zumaia irabazle izan zen emakumezko seniorretan. Hibaikak estu hartu zuen, eta bi segundo bakarrik sartu ziren aurretik zumaiarrak. Atzerago utzi zituzten Kike Manterolaren arraunlariek San Juan eta Orio, 18 eta 30 segundora hurrenez hurren.

Herriko beste batelei dagokienez, beste domina bat ere ekarri zuten. Brontzezkoa irabazi zuten emakumezkoetan infantil mailakoek. Gainontzean, emakumezko kadeteak laugarren sartu ziren. Beste batelak Federazio sarian aritu ziren, bezperan ez zirelako sailkatu finaletara. Infantil gizonezkoetan, irabazi egin zuten Federazio saria zumaiarrek; kadete gizonezkoen batela azkena izan zen Federazio sarian, jubenilak bezalaxe.

KLAUSSER
KLAUSSER

gipuzkoako txapelketa batelak 2015.jp

Euskadiko Batel Txapelketa izango da datorren asteburuan Legution, eta hantxe izango da Zumaiako ordezkaritza.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude