Zumaiako lau batel Euskadiko Txapelketan

Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko dute bihar eta etzi Legutioko urtegian (Araba), eta hantxe izango dira Zumaiako lau batel: emakumezkoetan kadeteak eta seniorrak, eta gizonezkoetan infantilak eta kadeteak. Biharko estropada sailkatzekoa izango da, eta igandeko finaletan aritzeko aukera izango dute jokoan batelek. 16:00etan hasiko da. Igandeko finalak 11:00etan izango dira.  

San Telmo trainerilletako estropada jokatuko da igande honetan

Ohiko hitzordua izaten da santelmoetan trainerilla estropada, eta aurten ete hutsik egin gabe dator. Igande honetan izango da, ohi bezala Zumaiako Arraun Elkarteak antolatuta. Gizonezkoen lehia 32.a izango da, eta emakumezkoena 3.a. 17:00etan hasiko da gizonezkoen lau txandekin, eta ondoren izango dira emakumezkoen biak. Hauek dira txandak, eta txanden hurrenkera: 1. Zumaia B – Zarautz […]