Euskadiko txapeldun ere bai

Igande gogoangarria bizi izan zuten atzo Zumaiako emakumezko seniorrek, eta aldi berean, nola ez, Zumaiako Arraun Elkartea osatzen duten kide guztiek. Arratsaldean, herriko trainerilla estropada irabazi bazuten, goizean Euskadiko Batel Txapelketa irabazi zuten Legutioko urtegian (Araba). Hibaikari hiru segundoko aldea aterata lortu zuten garaipena. San Juan izan zen hirugarren 14 segundora, eta Lutxana laugarren, 21era. […]

Hondarribia eta Zumaia txapeldun San Telmo Trainerilletako estropadan

Zumaiako emakumezkoek irabazi zuten atzo arratsaldean San Telmo Trainerilla Sariaren hirugarren ekitaldia. Hauxe sailkapena: 1. ZUMAIA 11.35 2. Orio 11.41 3. San Juan 11.59 4. Getaria 12.16 Aurretik, gizonezkoen 32. ekitaldia jokatu zuten, eta Hondarribiak irabazi zuen. Zumaiako bi ontzien lana oso ona izan zen, eta hirugarren eta laugarren egin zuten. Hemen sailkapena: 1. Hondarribia […]