Beste bi garaipen Zumaiako emakumezkoek trainerilletan

getaian tra

Zumaiako emakumezko seniorrek ez dute mugarik garaipenetan. Bi estropada jokatu eta biak irabazi zituzten joan zen asteburuan, biak Gipuzkoako Trainerilla Ligakoak eta biak Getarian jokatuak. Aise irabazi ere bi egunetan. Bandera ere ekarri zuten, gainera, Getariako Antxoaren Egunaren baitan antolatuak baitziren bi estropadak.

Zumaia B bosgarren izan zen bi estropada horietan.

Ligako sailkapen nagusian, Zumaia da buru, hiru puntura dauka San Juan, seira Orio eta zazpira Hibaika. Zumaia B bosgarrena da.

Hiru estropada geratzen dira Liga amaitzeko. Hurrengo biak datorren asteburuan jokatuko dituzte: larunbatean Orion (15:00), eta igandean Hondarribian (11:00).

Jubenilak, bosgarren bi estropadetan

Getariako bi estropadetan, Zumaiako jubenil gizonezkoen trainerilla bosgarren izan zen, eta sailkapen nagusian zazpigarrena da.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude