Gipuzkoako trainerilletan ere txapeldun

Zumaiako emakumezko seniorrek beste garaipen bat lortu zuten igandean: Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa. Mutrikun jokatu zen estropada, eta aise bota zituzten aurkariak. 21 segundo atera zizkioten San Juani, 24 Oriori eta minutua eta 6 segundo Hibaikari.

Gipuzkoako Trainerilla Liga ere irabazi zuten larunbatean, Mutrikun bertan, hantxe jokatu baitzuten azkeneko jardunaldia.

Bateletan txapelketa guztiak irabazi eta gero, bide bera egin nahi dute trainerilletan. Euskadikoa da hurrengo asteburuan, Mutrikun hau ere.

neskak

Gipuzkoako Bateletako Udaberri Saria hasi zen larunbatean

Ligak eta txapelketak bukatu eta aste batzuetara, batelak uretan dira berriz ere, Gipuzkoako Udaberri Saria hasi zelako larunbatean. Pasai San Pedron jokatu zuten aurreneko jardunaldia, eta Zumaiak emaitza hauek atera zituen: kadeteetan, nesken batela kaleratua izan zen; infantil mutilak bosgarren izan ziren, eta kadete mutilak 13.

Bigarren jardunaldia Errenterian izango da, datorren larunbatean (15:00).

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude