Batelak, trainerillak eta traineruak lehian asteburuan

Zumaiako arraunlariek asteburu bete-betea daukate aurrean. Izan ere, estropada asko izango dira, eta denetan ariko da Zumaiako Telmo Deun Arraun Elkartea.

Trainerilletan, Euskadiko Txapelketa dago Mutrikun, eta hantxe izango da Zumaiako senio emakumezkoen ontzia, Gipuzkoako Txapelketa irabazi berritan. Berez, larunbatean sailkatze estropada zuten, baina lau ontzi bakarrik ariko direnez (Hibaika, Orio eta San Juan) zuzenean iganderako sailkatuak daude denak. Beraz, igandeko estropadako (11:00etan hasiko dira finalak) garaileak lortuko du Euskadiko Txapelketa.

Bateletan, Gipuzkoako Udaberri Sariko bigarren jardunaldia izango da larunbatean Errenterian, 15:00etatik aurrera. Zumaiak hiru batel izango ditu uretan: kadete neskena, eta infantil eta kadete mutilena.

Traineruen estropada ere bada bihar, larunbata. Ondarroan izango da 12:00etan, denboraldi-aurrekoa, eta lehiaketa ofizialak hastear direnez, aukera ona izango da bakoitza zertan dabilen ikusten hasteko Hantxe izango da Zumaia bi trainerurekin, biak gizonezkoenak.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude