Asteburuko estropadetako emaitzak

Espainiako Trainerilla Txapelketan, Zumaiako senior emakumezkoek ezin izan zuten denboraldi zoragarria biribildu, bigarren egin zutelako San Juanen atzetik. Gutxi behar izan zuten balentria osatzeko, 10 ehunen bakarrik falta izan zitzaizkielako txapelketa hau ere irabazteko. Chapela (Galizia) sailkatu zen hirugarren, atzo eguerdian Santanderren (Espainia) jokatu zen estropadan. Ontzi txikietan bikain moldatu dira, atzokoa kenduta beste txapelketa guztiak […]