Zumaiak bateletan eta traineruan hartu du parte asteburuan.
Bateletako Gipuzkoako Udaberri Sarian, Hernanin izan zen estropada larunbatean, eta hauek izan ziren zumaiarren emaitzak: emakumezkoetan, promesek hirugarren egin zuten. Gizonezkoetan, infantilak bigarren izan ziren, eta kadeteak zazpigarren.
Traineruetan, Gure Esku Dago estropada jokatu zen atzo igandez Lekeition. Hantxe izan ziren Zumaia A eta Zumaia B, biak gizonezkoetan.
Zumaia Bk erlojuaren aurka egin zuen lan, binaka, eta Bermeo B aise menderatu zuen. Azkeneko sailkapenean, hamargarren sailkatu ziren zumaiarrak.

KLAUSSER
Zumaia A txanda bidez leihatu zen, eta alboan KAE 1 Ligako aurkariak izan zituen: Ondarroak egin zuen aurrena, Isuntza bigarren izan zen sei segundora; Zumaia Ak hamabi segundo galdu zituen Ondarroarekiko, eta hiru atera zizkion Donostiarrari.
Hondarribiak irabazi zuen Gure Esku Dago bandera.

KAE 1 liga datorren asteburuan hasiko du Zumaia Ak, Zarautzen, larunbatean eta igandean.