Bi estropada Zumaian asteburu honetan

Asteburu ederra dator ZUMAIAn bertan arraunarentzat!

-Bihar larunbata, 11:30ean, batelen estropada, Urola ibaian, Gipuzkoako Udaberri sariko azkeneko jardunaldia.

-Gero, 13:00etan, Arranplan, traineru denboraldiaren aurkezpena, gure arraunlariekin, gure entrenatzaileekin…eta Arraun Elkarteko eskudo berriaren aurkezpena ere bai.

-Igandean, 12:45ean, emakumezkoen traineru estropada bikaina: Gipuzkoako ligako hirugarren jardunaldia. Urola ibaian izango da, erlojuaren aurka binaka, eta aukera ederra arraunlarien lana bertatik bertara ikusteko.

Eta ELANTXOBEn, KAE 1 ligako hirugarren jardunaldia, igandean, 12:00etan. Hantxe izango da TELMO DEUN. Bigarren txandan joango da, Donostiarra, Ondarroa eta Santurtzirekin.

Eta SESTAOn, bihar larunbata, Beteranoen ABE ligako estropada, 18:00etan. Hantxe izango dira Zumaiko Beteranoak.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude