Bi bandera irabaziz estreinatu du Zumaiak klubeko eskudo berria

Ederra zetorrela asteburua Zumaian arraunarentzat, eta bai asmatu ere. Bete-betekoa izan da. Uretan, emaitza bikainekin etorri da, eta lehorrean, berrikuntza handi batekin.

Biak uztartzen hasita, uretakoa jarduna eta lehorrekoa, Zumaiako Arraun Elkartearen irudi berriak bedeinkazio ezin hobea jaso du…uretan eta biharamunean.

Larunbatean bistaratu zuten aurrenekoz eskudo berria, Arranplan, jendaurrean. Arraunlarien ohiko aurkezpena egiteko ere erabili zen ekitaldia, Jon Maiaren gidaritzapean.

Kaixo esan zigun, kaixo esan genion irudi berri honi:

logoa

 

Anjel Etxaniz, klubeko presidenteak hitza hartu zuenean, hauxe adierazi zuen ikurraren inguruan izan den ika-mikaren inguruan: “Denok elkarrekin, izan gaitezen denok norabide berean arraun egiten duen herria”. 

Eta denak elkarrekin azaldu zirenak arraunlariak eta entrenatzaileak izan ziren, urtero egin ohi den agerraldian:

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Aurretik, estropada jokatuak ziren harrobiko gazteak, herrian bertan. Hantxe amaitu zen bateletako Gipuzkoako Udaberri saria, eta emaitza hauekin bukatu zuten zumaiarrek: emakumezkoetan, kadeteak bigarren izan ziren, eta gizonezkoetan, infantilak ere bigarren, eta kadeteak laugarren. Sailkapen nagusian, honela bukatu dute: emakumezko kadeteak hirugarren; gizonezkoetan, infantilak ere hirugarren, eta kadeteak seigarren.

klausser
klausser
neskak zumaia ha
klausser
klausser
klausser

Uretako festa igandean lehertu da. Bi bandera ekarri ditu Zumaiak. Gipuzkoako ligako hirugarrenean, hirugarrena ere Zumaia Salegi Jatetxeak irabazi du. Zazpi segundo atera dizkio San Juani, eta bederatzi Hibaikari. Sailkapen nagusian, sendotu egin du lehen postua Zumaiak.

neskak zua

Minutu batzuk lehenxeago Elantxobetik etorri da eguneko beste albiste potoloa. Zumaiak irabazi egin du KAE 1 ligako hirugarren estropada. Bere txandan nagusitu da (bigarrenean) eta azkeneko txandakoen denbora baino hobea egin du. Ondarroa izan da bigarren bost segundora, eta Getaria hirugarren hamahiru segundora. Sailkapen nagusian, Getariak 34 puntu dauzka, eta Zumaia bigarren jarri da, 28rekin. Isuntza eta Ondarroak dira hirugarren eta laugarren, 27rekin.

elantx

Ea hurrengo asteburua ere hau bezain ederra izaten den Zumaiako arraunzale guztientzat.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude