Zumaia Bk KAE 2 ligari ekingo dio igandean

Bi estropadetan izango da Zumaia asteburu honetan. Biak KAE ligakoak. Zumaia Bk hasiera emango dio KAE 2 ligari, igandean, Sestaon, 17:00etan. Harrobiko arraunlariz eta aurten arraunean hasi diren arraunlariez osatua dago Joxi Zulaikak zuzentzen duen taldea. Erlojuaren aurka izango da estropada.

KAE 2 ligan 14 estropada jokatuko dituzte aurten, eta Zumaian ere izango da traineru hauen lana ikusteko aukera. Uztailaren 25ean izango da, 17:30ean.

Zumaia Santurtzin ariko da

Beste estropada zumaiarrena bihar jokatuko da, Santurtzin, eta KAE 1 ligako laugarren jardunaldikoa izango da. 18:00etan hasiko da, eta zumaiarrak sailkapenean bigarren direla ekingo diote lanari. Azkeneko txandan izango da Telmo Deun, eta alboan talde hauek edukiko ditu: Getaria, Isuntza eta Ondarroa.

Emakumezkoek eta beteranoek ez daukate estropadarik asteburuan.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude