Zumaia Salegi Jatetxea, banderarekin Euskotren ligara

Asteburuko emaitzei begira jarrita, Zumaia Salegi Jatetxeak igandean Donostian lortutako bandera da aipagarriena. Euskotren ligara sailkatzeko bigarren jardunaldia zen, eta bezperan bezala erlojuaren aurka aritu ziren traineruak. Pasai San Pedron larunbatean gertatu zena gertatu zen Donostian ere, sailkatzeko estropadan behintzat: zumaiarrak izan ziren azkarrenak, eta horrenbestez, liga horretan aritzeko aukera lotu dute. Hibaika eta Orio […]