Hiru estropada Zumaian larunbat honetan

Polita dator asteburua Zumaiako arraun zalearentzat. Izan ere, hiru estropada izango dira herrian larunbatean, Zumaiako Arraun Elkarteak antolatuta. Ordutegiaren hurrenkera errespetatuz, aurrenekoa emakumezkoen Gipuzkoako Ligakoa izango da, eta 11:30ean hasiko da. Talde hauek ariko dira: Zarautz-Getaria, Donosti-Arraun, Hernani, Oiartzun eta Colindres. Bigarren estropada 12:00etan abiatuko da, eta KAE 1 ligakoa izango da. Hemen bai, hemen […]

Euskadiko txapeldun bateletan, trainerilletan eta traineruetan

Hiruko garaipen sorta potoloa osatu zuten atzo Zumaia Salegi Jatetxeko arraunlariek, Lekeition Euskadiko Traineru Txapelketa irabazi eta gero. Denboraldian zehar, ontzi txikietan ere Euskadiko txapeldun izan ziren, bateletan eta trainerilletan. Traineruetakoa falta zitzaien, eta atzo osatu zuten hirukoa. Oriok estu hartu zituen zumaiarrak, bi segundo eta erdiko aldea bakarrik egon zelako bukaeran bien artean. Eta […]