Euskadiko txapeldun bateletan, trainerilletan eta traineruetan

Hiruko garaipen sorta potoloa osatu zuten atzo Zumaia Salegi Jatetxeko arraunlariek, Lekeition Euskadiko Traineru Txapelketa irabazi eta gero. Denboraldian zehar, ontzi txikietan ere Euskadiko txapeldun izan ziren, bateletan eta trainerilletan. Traineruetakoa falta zitzaien, eta atzo osatu zuten hirukoa.

Oriok estu hartu zituen zumaiarrak, bi segundo eta erdiko aldea bakarrik egon zelako bukaeran bien artean. Eta ustez lehian sartuta ibiliko ziren Hibaikak eta San Juanek denbora asko galdu zuten.

Zumaiako emakumezko taldeak bigarren aldiz irabazi zuen atzo Euskadiko Traineru Txapelketa. Orain arteko bakarra 2013an lortu zuen.

Euskotren ligako bi estropada, asteburuan

Garaipen handi horrekin gozatu eta gero, asteburuan lanerako jarri behar dute berriz ere arraunlariek. Euskotren liga dute zain. Nojan (Espainia) daukate estropada larunbat arratsaldean (18:00), eta Getxon igande eguerdian (12:00).

Lehen lekuan da Zumaiako Salegi Jatetxea sailkapenean, San Juanekin berdinduta.

Asteburuko bi estropada hauek jokatu eta gero, beste bi baino ez dira geratuko Euskotren liga bukatzeko; Zarauzko biak, abuztuaren 15ean eta 16an.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude