Hirugarren bandera, eta bigarren sailkatua gertuago

Lekeitiotik etorri zen notizia igandea eguerdian. Zumaiak irabazi egin zuen KAE 1 ligako bederatzigarren estropada, eta hirugarren bandera du aurten liga horretan. Getaria liderrak hainbeste trapu astindu dituzte zumaiarrek. Biek irabazi dituzte gehien sasoi honetan.

11755885_980542168634441_8581136666345447690_n

Igandeko garaipenari esker eta Ondarroa ligako bigarrenak laugarren egin izanari esker, Telmo Deun dezente gerturatu zaio Ondarroari: bost puntuko aldea dago orain. Eta bost estropada falta dira oraindik liga amaitzeko. Lehen bi sailkatuek jokatuko dute San Miguel ligara igotzeko kanporaketa iraileko hirugarren asteburuan.

Zumaiarrek dotore menderatu zuten azkeneko txanda Lekeition. Hasieratik jarri ziren buruan, eta arraunean bikain eginez, atzean mantendu zituzten Getaria, Ondarroa eta Deustu. Beste txandetako denbora onenak ere hobetzen ari zirenez, alde horretatik ere ez zuten aurkaririk eduki. Pozez ospatu zuten garaipena Patxi Francesen arraunlariek, azken boladan ez baitzirenari emaitza onak ateratzen.

Kasu, beperan Zumaian bertako estropada dago. Bosgarren egin zuten zaleen aurrean, zapoe gazia utziz. Ez zituzten urruti izan goragoko lekuak, baina talde askoren arteko lehia estuan, zumaiarrei atzera samar geratzea egokitu zitzaien. Getariak eraman zuen ikurriña.

Emaitza bolada onean ez dabil Zumaia Salegi Jatetxea ere. Asteburuan hala egokitu zaio behintzat. Euskotren ligako bi estropadetan, bigarren egin du, San Juanen atzetik bietan, eta bi estropada bakarrik falta direnean lehiaketa amaitzeko, bi puntuko aldea ireki dute pasaitarrek. Zarautzen emango zaio akabera ligari, abuztuaren 15ean eta 16an. Aukera badute oraindik zumaiarrek liga irabazteko, eta horri heldu behar diote.

Zumaia etxean aritu zen larunbatean, arratsaldean, KAE 2 ligako estropadan. Hamabigarren izan zen. Emaitza hobea atera zuen igandean, Getxon: hamaikagarren izan zen. Sailkapen nagusian, hamahirugarrena da.

Hurrengo asteburuko estropadak

KAE 1 ligako bi estropadak Getarian izango dira. Larunbatean 18:00etan, eta igandean 12:00etan. Hantxe izango da Zumaia, bigarren lekuaren bila.

Gipuzkoako ligako estropada ere Getarian izango da, larunbatean, KAE 1ekoaren aurretik. Zumaia Salegi Jatetxea lehen postuan da, eta lau puntuko tartea ateratzen dio San Juani.

KAE 2 ligako estropada igandean izango da, Pasaian, 11:30ean. Eta hantxe ariko da Zumaia B.

 

 

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude