Bosgarren bandera dagoeneko

Ederra izan da asteburu hau ere Zumaiako Arraun Elkartearentzat. Emaitza onek beti edertzen dutelako balorazioa. Bosgarren bandera irabazi du Zumaiak dagoeneko: hiru emakumezkoek eta bi gizonezkoek.  Zumaiak trapua astintzea lortu du berriz ere KAE 1 ligan, laugarren jardunaldian eta Santurtzin. Telmo Deun izan zen azkarrena, hirugarren txandan nagusituz, eta era horretara, bigarren bandera jarraian irabazi […]

Zumaia Bk KAE 2 ligari ekingo dio igandean

Bi estropadetan izango da Zumaia asteburu honetan. Biak KAE ligakoak. Zumaia Bk hasiera emango dio KAE 2 ligari, igandean, Sestaon, 17:00etan. Harrobiko arraunlariz eta aurten arraunean hasi diren arraunlariez osatua dago Joxi Zulaikak zuzentzen duen taldea. Erlojuaren aurka izango da estropada. KAE 2 ligan 14 estropada jokatuko dituzte aurten, eta Zumaian ere izango da traineru […]