Beste estropada erabakigarri bat

ZUMAIAk bigarren lekuari eutsi nahi dio bihar Ondarroan, KAE 1 ligako azken hirugarrengo estropadan. 17:30ean hasiko da eta azkeneko txandan lehiatuko dira Telmo Deunekin batera, Getaria, Ondarroa eta Isuntza.

Puntu bat aurretik da Zumaia Ondarroaren aldean, eta tarte hori handitzea da helburua. Eta nola ez, denboraldiko bosgarren bandera irabaztea ere bai.

Oso bolada onean dira zumaiarrak: azken hiru estropadetatik bi irabazi dituzte eta bestean bigarren izan ziren.

Ondarroan bertan, 17:00etan, Gipuzkoako ligako estropada dauka Zumaia Salegi Jatetxeak bihar. Buruan da sailkapenean, eta sei puntu ateratzen dizkio San Juani. Liga ia erabakita uzteko aukera dauka bihar.

KAE 2 ligako estropada Bermeon da bihar, 17:00etan, eta han izango da Zumaia B. Igandean ere badu estropada, ligakoa hau ere, 12:00etan Mundakan.

Sailkapenean 13.a da Zumaia B.

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude