Albiste bikainak ekarri behar dituen asteburua

ZUMAIAKO ARRAUN ELKARTEAk asteburu erabakigarria bizi behar du, eta gauzak bere-berean ateratzen badira, albiste zoragarriak jasoko ditu.

Batetik, ZUMAIA SALEGI JATETXEAk Gipuzkoako liga irabaziko du bihar Colindresen (Espainia), azkeneko jardunaldian (18:30). Nahikoa alde dauka San Juanekiko horretarako, eta estropada amaitzea nahikoa izango du garaipena lotzeko. Erlojuaren aurka jokatuko dute estropada.

Bigarrenik, ZUMAIAk igandean lotu behar du San Miguel ligara igotzeko kanporaketan aritzeko aukera. Bilbon da KAE 1 ligako azkeneko estropada (11:30), erlojuaren aurka, eta nahikoa dute zumaiarrek Ondarroaren aurretik egitea edo Ondarroa eta Zumaiaren artean bost ontzi ez sartzea, bizkaitarrek aurretik egiten badute betiere.

Hirugarrenik, ZUMAIA Bk akabera emango dio aurtengo jardunari, KAE 2 ligako azkeneko bi estropadetan. Bihar Colindresen izango da lehia (19:00), erlojuaren aurka, eta etzi Hondarribian (17:00). Lan bikaina egin dute arraunlariek formazio prozesuan, eta kimu berriak prestatzen segitzen du horrela Zumaiako Arraun Elkarteak.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude