Zumaiko Beteranoek eta Zumaia Bk dute estropada asteburuan

Arraun mundua Kontxara begira jarria dago, sei egun besterik ez baitira geratzen sailkatze estropada jokatzeko. Baina aurretik, asteburuan, badira estropadak, eta Erandion izango da Zumaiako ordezkaritza.

Zumaiko Beteranoek ABE ligako estropada daukate bihar, larunbata, 16:00etan hasita. Hamargarren jardunaldia izango dute jokoan.

Zumaia Bk 17:00etan dauka estropada, bihar, larunbata, Erandion bertan, eta KAE 2 ligako ontzi guztiak ariko dira lehian. Ez da ligarako puntuagarria. Harrobiko arraunlari hauentzat azkeneko lana izango da lehiaketari dagokionez, azken estropada aurtengoz.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude