Zumaia Salegi Jatetxea eta Zumaia, bihar Kontxara sailkatzeko estropadan

Heldu da arraun munduko estropada loriatsuena, eta bihartik aurrera, jokoan izango da Kontxako Bandera. Sailkatze estropada jokatuko dute bihar, osteguna, eta hantxe izango dira ZUMAIA SALEGI JATETXEA eta ZUMAIA.

Emakumezkoen estropada 17:30ean hasiko da, eta 11 taldeak bi multzotan banatu dituzte. Zozketak zehaztuko du zein multzo aterako den lehendabizi. Erlojuaren aurka ariko dira, beti bezala.

A multzoa: San Juan, ZUMAIA SALEGI JATETXEA, Hibaika, Orio, Cabo eta Zarautz-Getaria.

B multzoa: Donostia Arraun, Hernani, Oiartzun, Chapela eta Colindres.

Lau azkarrenak sailkatuko dira banderaren lehian aritzeko hurrengo bi igandeetan.

Gizonezkoetan, 24 talde dira bihar parte hartuko dutenak. Hauek ere bi multzotan banatu dituzte, eta zozketak zehaztuko kau honetan ere zein multzotakoak aterako diren lehendabizi.

Multzo batean daude San Miguel ligako 11 talde (Meira ez dator) eta Getaria.

Bestean dira gainerako guztiak, eta hor da ZUMAIA.

18:00etan izango da gizonezkoen estropada, erlojuaren aurka. Zazpi aurrenekoek jokatuko dute bandera datozen bi igandeetan.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude