Emakumezkoen taldea astelehenean hasiko da entrenatzen

Zumaiako emakumezkoen trainerua datorren astelehenean hasiko da entrenamenduetan. 19:00etan jarri dute ordua lehen saioa egiteko. Aurreko urteetan bezala, Kike Manterolak jarraituko du entrenatzaile lanetan. Azkeneko denboraldiko taldetik ez dute arraunlari guztiek jarraituko, baja batzuk daude, eta horregatik  Zumaiako Arraun Elkarteak deialdia egin du arraunean hasi nahi dutenentzat. Zumaia Salegi Jatetxea erreferente handienetakoa izan da emakumezkoen […]