Emakumezkoen taldea astelehenean hasiko da entrenatzen

Zumaiako emakumezkoen trainerua datorren astelehenean hasiko da entrenamenduetan. 19:00etan jarri dute ordua lehen saioa egiteko. Aurreko urteetan bezala, Kike Manterolak jarraituko du entrenatzaile lanetan. Azkeneko denboraldiko taldetik ez dute arraunlari guztiek jarraituko, baja batzuk daude, eta horregatik  Zumaiako Arraun Elkarteak deialdia egin du arraunean hasi nahi dutenentzat.

Zumaia Salegi Jatetxea erreferente handienetakoa izan da emakumezkoen traineru estropadetan. Hainbat eta hainbat garaipen handi lortu ditu urte hauetan: Euskotren liga, Gipuzkoako liga, txapelketak eta 2013ko Kontxako Bandera, besteak beste. Ontzi txikietan ere emaitza bikainak lortu ditu.

Beste denboraldi batez uretan izango da taldea, eta orain hasiko den lanak zehaztuko du udan nolako maila emango duten. Nahi duenak, beraz, badaki nora jo: astelehenean, 19:00etan, Itsas Kiroldegira.

neskak zua

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude