2016ko aurreneko garaipena lortu du Zumaiak

Gipuzkoako Batel Ligako laugarren estropadan izan da garaipen hori, urteko lehena, eta infantil gizonezkoek lortu dute. Ondo ibili ziren aurreko hiru estropadetan, bigarren eginez eta aurrenekotik oso gertu. Eta igandean, beraiek izan dira aurrenekoak. Gainean izan dute Orio A, hamalau ehunetara besterik ez; Tolosaldea Ak egin du hirugarren, hamabost segundora. Maila berean, Zumaia B bederatzigarren izan da, eta Zumaia C hamargarren.

Beste mailetan, hauek izan dira zumaiarren emaitzak:

-INFANTILAK EMAKUMEZKOAK: ZUMAIA (mistoa) bederatzigarren.

-KADETE EMAKUMEZKOAK: ZUMAIA A hirugarren/Zumaia B 12.

KADETE GIZONEZKOAK: ZUMAIA B 14./ ZUMAIA A 15./ ZUMAIA C 18.

-SENIOR EMAKUMEZKOAK: ZUMAIA hirugarren.

-JUBENIL GIZONEZKOAK: ZUMAIA A 12.

 

Emaitza guztiak, hemen: http://www.fgremo.com/data/docs/resultados/160131_trintxerpe.pdf

 

Gaurko argazkiak, KLAUSSER-ek eginak: https://picasaweb.google.com/103466294641691248417/20160131TrintxerpeIllunbe

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude