Traineru eta batel estropadak, asteburu honetan

Bete-betea dator asteburua arraun munduan. Bateletan, Gipuzkoako Ligak berriz eking dio, Inauterietako geldialdiaren ondoren. Bosgarren jardunaldia jokatuko dute, Pasai Donibanen, igandean, 10:00etan. Hantxe izango dira Zumaiako batelak.

Bezperan. larunbatean, traineru jaitsiera izango da Hondarribian. 17:00etatik aurrera. Zumaiak bertan izango ditu senior gizonezkoen bi traineruak, eta beteranoen ontziak ere jokatuko du estropada. Aurreko asteburuan, Sestaon, beteranoak garaile izan ziren, bertako traineru jaitsieran. Itsasora ezingo dira atera traineruak, denboralea eta eguraldi txarragatik, eta badia barruan jokatuko dute estropada maila guztietan.

Aukera ona izango da Hondarribikoa Patxi Francesen arraunlariak uretan lehiatzen ikusteko. Prestakuntzaren barruan beste pauso bat ematea izango da larunbatekoa, emaitzaren gainetik.

Gaur bukatuko da izena emateko epea, eta oraingoz, talde hauek ariko dira, mailaz maila:

SENIOR GIZONAK:

HIBAIKA

DONOSTIARRA A

DONOSTIARRA B

ONDARROA

SAN JUAN A

SAN JUAN B

ITXASLAPURRAK

ORIO

SAN PEDRO A

SAN PEDRO B

ZARAUTZ

ZUMAIA A

ZUMAIA B

GETARIA

ISUNTZA “A”

ISUNTZA “B”

ASTILLERO

MUNDAKA-BERMEO

HONDARRIBIA A

HONDARRIBIA B

HONDARRIBIA C

 

EMAKUMEAK:

HIBAIKA

ORIO

HONDARRIBIA

 

SM+SF+JM:

HIBAIKA

 

BETERANOAK:

TELMO DEUN

GETXO ARRAUN

FORTUNA

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude