Hirugarren garaipena infantil gizonezkoentzat Gipuzkoako Batel Ligan

Beste garaipen bat lortu zuten infantil gizonezkoek atzo goizean, Tolosan (Gipuzkoa). Gipuzkoako Batel Ligako seigarren estropada izan zen, eta infantilek eta kadeteek bakarrik egin zuten arraun. Jai izan zen atzo beste maila guztietan. Hirugarren garaipena dute zumaiarrek Ligan. Estu joan zen gauza, Orio A-ri segundo erdi pasatxo atera ziotelako. Zumaiak beste emaitza hauek ere atera […]