Bertan behera geratu da Gipuzkoako Batel Ligako gaurko estropada

Trintxerpen zen jokatzekoa Gipuzkoako Batel Ligako estropada, baina eguraldi txarraren eraginez, Gipuzkoako Arraun Federazioak bertan behera utzi behar izan du. Zazpigarren jardunaldia zuten jokatzekoa. Eguraldiak laguntzen badu, datorren asteburuan berrekingo diote lehiari, eta igandean, martxoaren 6an, Zumaian izango da, 11:ooetatik aurrera. Bezperan, larunbatean, Donostiako Loiolan jokatuko dute Ligako estropada, 12:30ean hasita.